Getarian dagoen Gaintza txakolindegirako irteera antolatu du Iturraran Parketxeak. Irailaren 17an izango da, 11:30ean hasita. Irteerak ordu eta erdiko iraupena izango du, 13:00etan bukatuko baita. Getarian hasi eta bukatuko da txangoa.
Kostaldean horren ezaguna den txakolina nola egiten den ezagutzeko aukera izango da irteeran. Prozesu guztia lehen pertsonan ezagutu ahal izango da: mahastietatik, txakolina botiletan sartzeraino. Bisita bukatzeko hiru txakolin probatzeko aukera izango da, atunaren eta antxoaren laguntzaz.
Gehienez 50 pertsona joan daitezke irteerara, beraz, erreserba ahalik eta azkarren egitea komeni da. Erreserbak egiteko 943 83 53 89 telefonora deitu behar da edo iturraran@gipuzkoamendizmendi.net helbidera idatzi.