Lapurreta egin duten bi lagun atxilotu ditu Ertzaintzak

Karkara 2016ko ira. 8a, 08:28

Ustez, Aiako eta Usurbilgo hainbat baserritan lapurreta egiteagatik 60 eta 38 urteko bi gizon atxilotu zituen Ertzaintzak Orion astelehenean.

Astelehenean, eguerdiko 12:00ak aldera, Oribarzar hondartzan, itxura susmagarriko gizon bat ikusi zuen Ertzaintzak. Beregana joan zirenean lapurtutako tresna elektronikoak, erlojuak, bitxiak, dirua eta erremintak zituztela ohartu ziren. 

Lapurtutako hainbat material Aiako eta Usurbilgo bi baserritan lapurtu zutela ondorioztatu zuen Ertzaintzak, eta, honenbestez, beren jabeei itzuli zitzaizkien; bestalde, ustezko lapurrak atxilotu egin zituzten. 

 

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide