Aiatik Zarauzko nahiz Orioko hondartzak ikusten dira, gertu daude oso, baina kaskoan dagoen igerilekuak ere ematen du udako berotik freskatzeko aukera. Irailaren 11n ireki zen Aiako igerilekua eta aste honetan bukatuko da denboraldia, irailaren 11n. Igerilekura joan ahal izateko azken astea da hau, beraz.
Igerilekuaren prezioak hauek dira:
- Eguneko sarreren prezioa: 4 € 15 urtera arte eta 5 € 16 urtetik aurrera.
- Egun erdiko sarrera: 2 €
- 3 hilabeteko abonuak ez erroldatuentzat: 35 € 15 urtera arte eta 65 € 16 urtetik aurrera.
- 3 hilabeteko abonuak erroldatuentzat: 13 € 7 urtera arte, 16 € 8 urteetatik 15 urtera eta 26€ 16 urteetatik aurrera.
- Hilabeteko abonua ez erroldatuak: 25 € 15 urtera arte eta 35€ 16 urtetik aurrera.
Taberna zerbitzua ere badu Aiako igerilekuak. Taberna goizeko 11:00etan zabaltzen da eta igerilekua ixterakoan itxiko da.