Pagoeta parke naturalean erreka ugari daude. Oria eta Urola ibaietara ixurtzen dituzte erreka horiek beren urak. Eta, Iturraran Parketxeko arduradunek erreka horien ertzeetatik txangoa antolatu dute igande honetan, irailaren 4an.
10:30ean bilduko dira mendizaleak Manterolako aparkamentuan. Errekari segika egingo duten ibilbidea eta bertan bizi diren bizidunak ezagutuko dituzte Arkamurkako kide den Jon Zulaikaren eskutik. Pagoetako fauna nahiz flora ezagutuko dituzte; helduen kasuan, 5 euroren truke, eta, haurren kasuan, 3 euroren truke.
Ibilbiderako erreserbak egiteko 943 83 53 89 telefonora deitu daiteke edo iturraran@gipuzkoamendizmendi.net helbidera idatzi daiteke. Informazio gehiago nahi duenak www.parketxesarea.org helbidera idatzi dezake.