Angela Loidik 100 urte bete ditu

Karkara 2016ko abu. 26a, 09:12

Abuztuaren 22an bete zuen mendea Loidik

Abuztuaren 22an 100 urte bete zituen Angela Loidi Bizkarrondok. Angela Errenterian jaio zen, baina aita oriotarra zuen: Florentino Loidi Iturzaeta.

1916ko abuztuaren 22an, orain 100 urte, bixkiak jaio zitzaizkion Orioko bikoteari: Angela eta Jose Antonio. Familia, ordurako, Errenterian bizi zen. Aitak altzari-fabrika jarri zuen han; 1936an herriko alkate izan zen, gerra hasi zen urtean.

Zorionak, Angela, urte askoan!

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide