Artzaintza gertutik ezagutzeko aukera Lokate baserrian

Karkara 2016ko abu. 19a, 09:45

Abuztuaren 21ean, igandean, bisita gidatua eta gazta dastaketa antolatu du Iturraran parketxeak Lokaten

5000 urte inguru daramatza artzaintzak Euskal Herrian eta, ogibidea ez ezik, bizimodua ere izan da herritar askorentzat. Gaur egun tradizioa eta berrikuntza uztartzen ditu artzaintzak eta hori ezagutzeko Lokate baserrira bisita antolatu dute Iturraran parketxetik.

Abuztuaren 21ean, igandean, izango da bisita, 11:00etan. Baserriko ukuilura eta zelaira gerturatuko dira bisitariak, ardiak eta ahuntzak ikustera. Gaztagintzaren gakoak ezagutuko dituzte eta, ondoren, hainbat gazten dastaketa egingo dute.

Bisitaren prezioa 7 eurokoa izango da helduentzat eta 5 eurokoa 3 eta 12 urte bitarteko haurrentzat. Joan nahi duenak erreserba egin beharko du 943 83 53 89 telefono zenbakian edo iturraran@gipuzkoamendizmendi.net helbide elektronikoan.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide