Oskar Santosek gidatutako filma da Zipi eta Zape eta kapitainaren irla. Aurretik Zipi eta Zaperen beste film bat egin zuen Santosek, Zipi eta Zape eta kanikaren kluba, alegia. 2013 urteko filmak arrakasta handia izan zuen, nola estatuan, hala estatutik kanpo.
Filma hainbat lokalizaziotan grabatu zen: Zumaian, Pasaian, Donostian eta Aian. Aiako Pagoetan grabatu zuten filma.
Uztailaren 21ean izan zen filmaren aurrestreinaldia, Donostian. Euskaraz eman zuten filma eta aurkezpenean izan ziren Santos zuzendaria eta Teo Planell eta Toni Gomez aktore nagusiak. Zineuskadi programaren barruan dago filma eta euskarazko ikus-entzunezkoak sustatzea du helburu. Filma zinemetan ikusteko aukera izango da uztailaren 29tik aurrera.