Euskadiko sega txapelketaren kanporaketak jokatuko dituzte uztailaren 24an Aian

Karkara 2016ko uzt. 22a, 13:59

Uztailaren 24an jokatuko dira Aian gizonezkoen Euskadiko sega txapelketaren kanporaketak. Izena eman duten bederatzi segalariak, bi multzotan banandu dira eta bi kanporaketa egingo dira egun eta toki berean. 

Segalariak 30 minutuz ariko dira Aiako Andatza auzoko Aristerrazuko belardian ariko dira, ahalik eta belar-kilo gehien ebakitzeko helburuarekin. Txukuntasuna ere aintzat hartuko da. Kanporaketa bakoitzeko lehen bi sailkatuak, guztira lau kirolarik,, abuztuaren 7an jokatuko den finalerako txartela lortuko dute.

Lehen kanporaketa 11:30ean hasiko da. Parte hartuko duten segalariak bost izango dira: Julen Gabirondo, Iban Pardo, Jokin Etxeberria eta Iñigo Mercader eta Mikel Berekoetxea.

12:30ean hasiko da bigarren kanporaketa. Lau segalari arituko dira bigarren txanda honetan: Igor Esnaola, Suharri Irazustabarrena, Jon Kanflanka eta Arkaitz Arteaga.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide