Santio auzoan, izen bereko festak

Karkara 2016ko uzt. 21a, 11:03

Uztailaren 23an hasiko dira santioak Aian. Hiru eguneko festa izango da, nahiz eta uztailaren 29ra arte ere luzatuko den.

Larunbatetan hasiko dira Santio Jaiak Aiako Santio Erreka auzoan. Arratsaldeko 16:30ean, mus txapelketa hastearekin batera hasiko dira festak. Mus txapelketarako izen ematea 16:00etan hasiko da. Gauean bertsolariak izango dira, 22:30ean. Amets Arzallus, Peñagarikano, Egaña, Zubeldia eta Uria arituko dira bertsotan. Gai jartzaile lanetan Aritz Hernadez Larrume arituko da. Bertsolariak eta gero erromeria izango da Fan & Go taldearekin.

Igande goizean, goizean goiz, oilaskoak biltzera joango dira auzoko gazteak. Ondoren, 9:00etan, meza izango da. Meza eta gero, 11:30ean, haurrentzako jolasak izango dira; eta, gauerdian, Abiba disko festa izango da.

Astelehenean 10:30tako mezarekin hasiko da festa. Mezaren ondoren zaharren hamaiketakoa izango da. Eta, hamaiketakoaren ostean, herri kirolak izango dira. Joseba Ostolazaren eskolakoak auzoko gazteekin batera arituko dira herri kiroletan.

Uztailaren 29an bildutako oilaskoak jango dituzte. Afaria eta gero Izer eta Alabierren erromeria izango da. 

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide