Antzerki topaketei irudia jarri die Marta Pinedak

Karkara 2016ko uzt. 13a, 16:05

Pineda aiarraren lanak iragarriko ditu aurtengo Azpeitiko XXXIV. Euskal Antzerki topaketak.

Azaroan Azpeitian izango diren XXXIV. Euskal Antzerki Topaketetako kartel lehiaketa irabazi du Marta Pineda aiarrak, epaimahaiak hala erabakita. Aiarrak 900 euro irabazi ditu eta, horrez gain, bere lanak iragarriko ditu topaketak.

Guztira 28 lan aurkeztu dituzte aurtengo lehiaketara.  Lanak jendaurrean izan zituzten eta herritarrek bozka eman zezaketen. Epaimahaiak erabakia hartzeko erakusketara joandakoen puntuaketa kontuan hartu dute.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide