Aiako kooperatibaren lokal berria inauguratu dute

Karkara 2016ko eka. 30a, 14:15

Argazkia: Urola Kostako Hitza

Plazan zegoen eraikina egoera txarrean zegoenez, orain Aiako eskolako eraikin berrian kokatuko da Lur Alkartasuna Kooperatiba.

Ekainaren 30ean inauguratu dute Aiako kooperatiba. Duela 94 sortu zen Lur Alkartasuna Kooperatiba, eta gaur inauguratu dutena lokal berria izan da. Lokala Aiako eskolako eraikin berrian kokatzen da, aurrekoa egoera txarrean baitzegoen eta kooperatibako ordezkariak lekuz aldatzea erabaki baitzuten.

Unai Manterola aiako apaizak bedeinkatu du eraikina. Baina ekitaldian beste hainbat eragile ere izan dira, tartean Nekane Arrizabalaga Aiako alkatea, Teo Zuloaga, Bittor Oroz eta jose Mari Aldai. Manterolak bedeinkatu egin du eta Aldai jendeari ateak ireki dizkio. 

Lokal berria kooperatibaren eta erakunde publikoen arteko lankidetzaren emaitza da. Kooperatibako ordezkarien ustetan Udalaren eta Eusko Jaurlaritzaren Landa Garapenako Sailaren arteko lankidetza ezinbestekoa izan da lokal berria egin ahal izateko.

Egun ehundik gora bazkide ditu kooperatibak eta bazkide berrientzat ere ateak zabalik-zabalik dauzkate. Ehundik gora bazkide eta ia ehun urte. Ia mendea beteko du kooperatibak eta bide horretan jarraitzea espero dute.

Kooperatiba zenbakitan

Proiektuaren diru kontuak argitaratu dituzte. Kooperatibak eragindako gastuak eta sarrerak honakoak dia:


Gastuak
– Lokalaren eraikitze eta egokitze gastuak: 445.523, 30 euro (BEZ barne)
– Hornikuntza: 157.300 euro
– Guztira: 602.823,30 euro (BEZ barne)

Sarrerak
– Plazako etxearen salmenta: 226.800 euro
– Eusko Jaurlaritzaren laguntza: 326.097 euro
– Aiako Udalaren ekarpena: 40.000 euro
– Kooperatibaren ekarpena: 9.926,3  euro

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide