Aiako igerilekua zabaldu dute. Eta egunero-egunero egongo da irekita, goizeko 11:00etatik arratsaldeko 20:00etara.
Eguneko sarreraren prezioa 4 eurokoa izango da 15 urtera arte, eta, 15 urtetik gorakoek 5 euro ordaindu beharko dituzte. Egun erdiko sarrera bi eurokoa izango da guztientzat.
Eguneko sarreraz gain abonuak ere egin daitezke. Hiru hilabeteko abonuek prezio desberdinak izango dituzte erroldatuentzat eta ez-erroldatuentzat. Zazpi urte bitarteko erroldatuek 13 euro ordaindu beharko dituzte, 8tik 15 urte bitartekoek 16 euro eta 16 urtetik gorakoek 26 euro. Ez-erroldatuek hiru hilabeteko abonuagatik 35 euro ordaindu beharko dituzte 15 urte edo gutxiago badituzte. Helduagoak badira, 65 euro. Hilabeteko abonua ere egin dezakete ez-erroldatuek. 15 urte artekoek 25 euro ordaindu beharko dituzte eta 16 urtetik gorakoek 35 euro odaindu beharko dituzte.
Taberna zerbitzua ere izango da udal igerilekuan. Goizeko 11:00etan zabalduko da eta igerilekuan ixtean itxiko da. Tabernako telefono zenbakia 630224582 da eta arduradunak Pili du izena.