Ekainaren 24a San Joan Eguna da. Eta egun horren aitzakian festa antolatu dute Aiako Iturriotz auzoan. 10:30ean meza izango da, ume eta loreen bedeinkapena egingo da. Gero, herri kiroletan arituko dira auzoko gazteak. Trontzan, segan, harria jasotzen, aizkoran eta korrika ibiliko dira kirolariak. Jarraian, Irazu eta Zubeldia bertsolariak izango dira Tapia eta Leturia, eta Epelde eta Lutxurdio trikitilariek lagunduta. Gero, bazkaria izango da. Eta, iluntzean, 21:30ean, erromeria izango da Tapia eta Leturia, eta Laja Zaharra eta Lutxurdioren doinuekin.
Ekainaren 25ean ere festa izango da. Goizeko 11:30ean meza izango da ekaitzaren aurka eta auzoan hil direnen alde. Ondoren hamaiketakoa izango da. 22:30ean Izer, Alabier eta Lutxurdiorekin erromeria izango da.
Ekainaren 26an bukatu dira Iturriotzeko sanjoanak. Bazkaria egingo dute festari bukaera emateko. 14:00etan izango da, Izurtzu jatetxean. Txartelak salgai daude Izurtzun eta Iturriozena jatetxeetan. Eta bazkalondoan erromeria izango da. Astiazaran eta Narbaizak girotuko dute bazkalostea. Bertsoak ere izango dira Mujikaren eta Mendizabalen eskutik.