3.500 metroko ibilbidea egin beharko dute txirrindulari gazteek. Aiako kaskoan hasi eta bukatuko da ibilbidea. Eskola ondoko plaza inguruan hasiko da ibilbidea eta plazan bukatuko da.
Ohi bezela, txirrindularitza frogak aldaketak eragingo ditu zirkulazioan. Ekainaren 24an kaskoa gurutzatzeko errepidea itxita egongo da Arginmuno ingurutik hasi, Azkue baserritik pasa eta Armendigaineko biribilguneraino. Arratsaldeko 17:00etatik 20:30tara egongo da irtxita zirkulazioa.