Guzti hori horrela izan zela baieztatu, eta bertan ziren antolakuntzako arduradunekin balizazio puntuak ondo zaudela egiaztatu ondoren hartu zen ezagutzen den erabakia.
Nereak galdetzen du ea zergatik bera bakarrik izan zen zigortua,
1) Lasterkari inplikatuen artean, bera bakarra izan zelako hiru aurrenekoen artean sailkatua, eta gure zigorra sarietan bakarrik ezarri genezakeelako.
2) Beste 4 edo 5 lasterkariak, ezin izan genituen ondo identifikatu guztiak, baina kontuan izanik inor ez zela lehen postuan sailkatu, bere horretan uztea erabaki zen; erabaki oker batek ekar zitzazken ondorioak ekidituz.
Beste inongo balorazioetan sartu gabe, erantzun honek gaia argitzeko balioa izango duelakoan.