Artzantza eta gaztagintzaren sekretuak, tradizioa eta berrikuntza

Karkara 2016ko eka. 9a, 07:00

Euskal Herrian 5.000 urte daramatzan gaztagintzaren lanbide eta bizimoduak nola eboluzionatu duen erakutsiko dute ekainaren 12an Aian, Lokate baserrian.

Tradizioa eta berrikuntza uztartuko dituzte ekainaren 12an, goizeko 10:30etan hasi eta eguerdiko 13:00ak bitarte, Lokate baserrian. Bertako animaliak, zelaia eta ikuilua ezagutzeaz gain, artzantzaren eta gaztagintzaren berri ere emango dute. Baserritarrek bi lanbide horien inguruko istorioak kontatuko dituzte.

Azalpenak entzun ostean, gazta dastatzeko aukera ere izango da. Lokate baserrian bertan egindako gazta probatu ahal izango dute. 

Helduek zazpi euro ordaindu beharko dituzte bisitagati, eta 3 eta 12 urte bitarteko haurrek bost euro. Aurretik erreserba egin daiteke, 943 83 53  89 telefonora deituta edo iturraran@gipuzkoamendizmendi.net telefonora deituta.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide