Laugarren usakume colombaireen tiraketa

Karkara 2016ko eka. 8a, 08:30

Ekainaren 12an, igandean, egingo dute tiraketa Aristerrazuko zelaian

Loatzo tiro elkarteak eta Uhartemuño kultur elkarteak Usakume Colombaireen tiraketa antolatu du laugarrenez. Datorren igandean, ekainaren 12an, egingo dute Aristerrazu baserriko zelaian. 10:00etatik 13:00etara eta 16:00etatik 18:00etara arituko dira tiroan.

Sei tiratzaileko serieak egingo dituzte eta 18 metrotatik botako dituzte usakumeak. Izen-ematea 28 eurokoa izango da eta usakume bakoitzagatik 4 euro jarri beharko dituzte tiratzaileek. 1.800 euro banatuko dira sarietan eta txakolina eta sagardo botilak izango dituzte opari lehen 30 tiratzaileek.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide