Bosgarrenez egingo da Mendi Lasterketa

Karkara 2016ko eka. 7a, 07:46

Aiako V. Mendi Txapelketa izango da ekainaren 12an. Izen ematea ekainaren 10ean bukatuko da, ostiralean.

Aiako plazatik aterako dira lasterkariak, goizeko 10:00etan. 15 kilometro eta lau muino izango dituzte aurretik.  Igo beharreko lehen mendia Arreta izango da, 553 metrokoa. Ondoren, Olarreta gainara joango dira, lasterketako punturik altuenera, 720 metrotara. Handik, Murgul gainera joango dira. Hurrengo bost kilometroetan aldapa beherako bidea izango dute, Artetxotaraino. Hortik, Sagastizabalera joango dira. Azken lau kilometroak besterik ez zaizkie geldituko gero, Sagastizabaletik helmugara, Aiako plazara, joango baitira.

Parte hartzeko 16 urte baino gehiago eduki behar dira. Lasterketari guztientzat dutxa eta arropa zerbitzua izango da, baita hamaiketako beroa ere. Aiako kutixien pack eder bat ere banatuko zaie guztiei. 

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide