Aiako Guraso Elkarteak antolatutako ekimena da San Joan bezperako dantza. Suaren bueltan egiten dute dantza. Entseguekin ekainean hasiko dira eta astean bitan egingo dituzte, asteartean eta ostegunean,18:00etan hasi eta 19:00ak arte. Ordu bete iraungo dute entseguek.
Dantzak ez du berezitasunik izango, urtero egiten den modukoa izango da. Suaren inguruan dantza egingo dute, joaldunak herritik barrena ibiliko dira eta txokolate jana ere izango da.