Iñigo Urkullu Eusko Jaurlaritzako lehendakariak eman zuen albistearen berri. Atzo, Getariako Balentziaga museoan, Elkanori eskainitako erakusketa baten inaugurazioan.
Aian topatu dituzte dokumentuak, Laurgain dorreko artxiboan. Antolatzen ari ziren, txukuntzen, eta oharkabean topatu dituzte zortzi agiriak. Dokumentuen artean 1522an Elkanok munduari bira eman ostean San Lucar de Barramedatik Espainiako Gorteei idatzitako eskutitza dago, baita hark emandako erantzuna ere.
Euskal Herriko Artxibo Historikoak topatu zituen agiriak, Laurgaingo dorrea antolatzen ari zirenean. Dokumentuak legeztatu egin dira, egiazkoak direla bermatu. Agiriak Balentziaga museoan egongo dira ikusgai.