Amilibia irabazle Pagoetako lasterketan

Karkara 2016ko mai. 19a, 12:00

Argazkia: Urola Kostako Hitza, Zarauzko Hitza

1:36:40 denbora behar izan zuen Nerea Amilibiak Pagoetako Mendi Lasterketako ibilbidea egiteko. Azkarrena izan zen aiarra. 

XIII. Pagoeta Mendi Lasterketa izan zen asteburuan. Zarautzen hasi eta bukatu zen lasterketa, Klabelinsoron, eta Aiatik ere igaro zen. Nerea Amilibia aiarra izan zen emakumezkoetan irabazlea. 01:36:40 denborarekin azkarrena izan zen. Maite Etxezarreta azpeitiarra izan zen bigarren, minutu eta 15 segundora zeharkatu zuen helmuga. Hirugarrena Amaiur Iglesias errentiarra izan zen.

Gizonezkoetan Ander Iñarra izan zen azkarrena. Juango Igarzabal zumarragarrak bigarren egin zuen eta Ekaitz Kortazar durangarrak hirugarren.

Aurten, antolakuntzaren testigua aldatu egin dute eskuz. Urte luzez ZKE atletismo taldeak antolatu du Pagoetako Mendi Lasterketa. Azken edizio honetan Ikastolako hainbat gurasok antolatu dute lasterketa. Guztira 150 lagunek hartu zuten parte eta guztiek azpimarratu zuten proba gogorra bezain polita izan zela.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide