Herriartekotik kanporatu dute Aia

Karkara 2016ko maiatzaren 19a

Hiru partida jokatu zituen Aiak Herriarteko Txapelketako itzulerako partiduan. Hirutik bi irabazi zituen Aiak, kadeteetan eta gazteetan.

Aldeko markagailua zeukan Arrasatek, joaneko hiru partiduak irabazi egin zituelako. 3-0ekoa zeramaten kontran aiarrek. Joanekoan, kadeteek 22-17 galdu zuten, partida estu baten ondoren. Jubenilek ere partida berdindua izan zuten eta irabazteko aukerak izan zituzten. Azkenean, 22-18 galdu zuten. Nagusiek ezin izan zuten apenas tantorik egin. 22-2 irabazi zuten arrasatearrek.

Orain, itzulerako partiduan, 2-1 irabazi zuten aiarrek. Hiru partidetatik bi irabazi zuen Aiak, kadeteen eta gazteen kategorian. Kadeteek gutxigatik irabazi zuten, 22-20; gazteek, errazago, 22-11. Nagusiek galdu egin zuten, tarte handiagatik, 8-22. Hirutik bi irabazi arren, Herriartekotik kanpo gelditu dira aiarrak.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide