Pasa den asteburuan, maiatzaren 13an eta 14an, Aiako Bizi Iturri saria jokatu zuten bertako probalekuan. Sei idi parek parte hartu zuten, horien artean Iñaki Oliden oriotarrak eta Arzadun aiarrak. Kamiñoko idi pareak irabazi zuen saria, 57 plazarekin. Olidenek bigarren egin zuen eta Arzadunek hirugarren.
Hau da sailkapena:
- Kamiñoko –Murueta–: 57 plaza
- Iñaki Oliden –Orio–: 54 plaza
- Arzadun –Aia–: 53 plaza, 5 zinta eta 0,18 metro
- Olatzar –Lezo–: 51 plaza, 2 zinta eta 0,55 metro
- Txomin Renteria –Bakio–: 50 plaza, 7 zinta eta 2,69 metro
- Iñaki Lopategi –Billela–: 47 plaza