Herriartekotik esku hutsik itzuli ziren aiarrak

Karkara 2016ko mai. 10a, 15:42

Argazkia: Danbolin.eus

Joaneko hiru partiduak galdu ditu Aiak Arrasateren aurka. Itzulerako partiduak maiatzaren 13an izango dira, Aiako pilotalekuan.

Ostiralean ekin zioten Herriarteko Txapelketari. Pilotan, Aiako taldeak etxetik kanpo jokatu zituen partiduak, Arrasaten. Hiru partidu jokatu zituzten: kadeteetan, jubeniletan eta nagusietan. Hirurak galdu zituzten, nahiz eta bi irabazteko zorian ibili.

Kadeteek 22-17 galdu zuten, partida estu baten ondoren. Jubenilek ere partida berdindua izan zuten eta irabazteko aukerak izan zituzten. Azkenean, 22-18 galdu zuten. Nagusiek ezin izan zuten apenas tantorik egin. 22-2 irabazi zuten arrasatearrek.

Lehen hiru partiduetan punturik lortu ez bazuten ere, horretan ahaleginduko dira ostiral honetan, maiatzaren 13an. Aiako pilotalekuan jokatuko dituzte itzulerako partiduak, berriz ere Arrasateko taldeen kontra.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide