Orain arte Zarautz Kirol Elkarteak antolatzen zuen Pagoetako Mendi Lasterketa. Aurten, lekukoa Salbatore Mitxelenako guraso talde batek hartu du. Berak izan dute lasterketa antolatzearen ardura. Eta, urteroko zita hau urtemuga garrantzitsu batekin uztartu dute. Ikastolako 50. urtemugarekin bat egin du lasterketak. Honela, probari jarraipena emateaz gain, Ikastolako aktibitatea herrira zabalduko dute.
Ibilbidea zirkularra izango da. Zarauzko Klabelinsoro plazan hasi eta bukatuko da lasterketa. Ibilbidearen zati handiena mendikoa izango da eta Pagoetako Parke Naturaletik igaroko da. Zarautzeko lurretan ere sartuko dira, beraz, korrikalariak.
Guztira, ibilbidea, 17 kilometrokoa izango da. Aurreko urteetan 14 kilometrokoa izan da. Aurten, orduan, luzegoa izango da. 1.400 metroko gorabehera izango du. Lasteketan parte hartu nahi duenak www.herrikrosa.eus webgunean eman ahal izango du izena, 18 euroren truke. 300 laguneko muga jarri dute, ezin dute lasterkari gehiagok hartu parte.
Lasterketa ondoren sari banaketa egingo da eta hamaiketako eskainiko diete parte hartzailei eta ikusleei, debalde.