Aiak parte hartuko du herriartekoan

Karkara 2016ko mai. 6a, 10:46

Ostiralean hasiko da Gipuzkoako Pilota Txapelketa. Aiarrak arrasatearren aurka lehiatuko dira,gaur bertan, 20:00etan.

Ate joka dago Gipuzkoako Herriarteko Pilota Txapelketa. Guztira 25 taldek eman dute izena eskuzko txapelketan, tartean aiarrek. Maiatzaren 6an ekingo diote lehiari eta aiarrek lehen partidua egun horretan bertan izango dute. 20:00etan, Arrasaten.

Eskuzko kategorian, herri hauek hartuko dute parte: 

  1. Aduna
  2. Aia
  3. Altzo
  4. Andoain
  5. Arrasate
  6. Asteasu
  7. Astigarraga
  8. Ataun
  9. Azkoitia
  10. Azpeitia
  11. Bergara
  12. Bidania-Goiatz
  13. Donostia
  14. Errenteria
  15. Hernani
  16. Lasarte-Oria
  17. Lazkao
  18. Lezo
  19. Oiartzun
  20. Oñati
  21. Tolosa
  22. Usurbil
  23. Zestoa
  24. Zizurkil
  25. Zumarraga

Aurten parte hartzaile berriak daude aurreko edizioarekin alderatuta: Aduna, Altzo, Bergara, Lazkao eta Usurbil izango dira. Estreinakoz Aduna eta Altzo arituko dira, ez dute sekula parte hartu txapelketan. Iaz Alegia eta Beasainek jokatu arren, aurten ez dira lehiatuko.

Aurkezpenean kontatu zutenez, babesle pribatuak lortzen saiatu diren arren, ez da posible izan. Sariei dagokionez, beraz, 2500€ jasoko ditu txapeldunak eta 1250€ txapeldun ordeak. Parte hartzaile guztiak 150 euro lortuko dituzte gainditutako kanporaketa bakoitzeko. 

 

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide