Asentzio ferian parte hartzeko deialdia bertako baserritar eta ekoizleei

Karkara 2016ko api. 26a, 10:30

Maiatzaren 22an izango da feria eta hilaren 11 baino lehen eman beharko dute izena parte hartu nahi dutenek

Apirilaren 22an, igandean, Asentzio Feria egingo da Aian. Urtero bezala, bertako baserritar eta ekoizleei parte-hartzeko gonbita egiten die udalak.

Animaliak eraman nahi dituenak, apirilaren 11 baino lehen izena eman beharko du Aiako Udalean. Animaliaren identifikazio edo ustiakuntza zenbakia aurkeztu beharko dituzte jabeek. Honako dietak banatuko dira animaliak ekartzeagatik:

  • Esne behiak: 100€ buruko
  • Bigantxak: 60€ buruko
  • Larre behiak: 60€ buruko
  • Idiak: 60€ buruko
  • Ardiak –gutxienez 15eko lotea–: 105€ lote bakoitzeko
  • Ahuntzak: 15€ buruko
  • Astoak: 50€ buruko
  • Zaldiak: 60€ buruko
  • Ponyak eta pottokak –helduak–: 40€ buruko

Bestelako animaliak eraman nahi izanez gero, kasu bakoitza aztertuko da dietak banatzeko.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide