Perurena omentzeko txapelketa

Karkara 2016ko api. 15a, 07:58

Argazkia: Joseba Ostolaza Harri Eskola

Apirilaren 17an, igandean, Iñaki Perurena harri jasotzaile ohiaren omenezko Peru Harri txapelketa egingo da, arratsaldeko 18:00etan, probalekuan.

Aiako Idi Proba elkarteak Udalaren laguntzaz antolatu du Peru Harri Txapelketa. Apirilaren 17an izango da, 18:00etan, eta sei harri jasotzailek hartuko dute parte, tartean Aimar Galarraga oriotarrak. 

Txapelketarako bi harri erabiliko dira, antolakuntzak jarriko dituenak: 125 kiloko eta 24 ontzako zilindro zaharra eta 125 kiloko eta 32 ontzako zilindro zaharra. Bi harri horiekin egin beharko dute lan Inhar Urruzunok, Mikel Lopategi Urrak, Aimara Irigoyenek, Josetxo Urrutiak, Xavier Ariztegi Santxinek eta Aimar Galarragak.

Harri bakoitzarekin hiru minutuko txanda egin beharko dute harri jasotzaileek. Lehendabizi 24 ontzakoa jaso beharko dute eta gero 32 ontzakoa, ordena horretan jaso beharko dituzte. Irabazlea kilo gehien jasotzen dituena izango da.

 

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide