Datorren igandean, apirilaren 3an Txakolin eguna egingo dute Aian. Txakolina edan eta txahal pintxoak dastatzeko eguna izango da aiarrentzat. Jatorrizko izendapena duten hamabost upategitako postuak jarriko dira herriko plazan eta Eusko Labelekoek txahal bat erreko dute burruntzian.
11:30ean hasiko dira jan-edanak banatzen, Aiako Plazan. Hiru euroko prezioa izango du kopak eta txahal pintxoa 1,5 eurotan salduko da.