250 korrikalari inguruk parte hartu zuten pasa den igandean, martxoaren 20an, Larraul-Hernio-Larraul mendi lasterketan. 15,5 kilometroko ibilbidea egin zuten eta 812 metroko bataz besteko malda igo zuten. Ibilbidea ez zegoen erabat egonkor, aurreko egunetako eguraldiagatik, lokatzez beteak zeuden bideak.
Nerea Amilibiak bigarren egin zuen. Maite Etxezarretaren atzetik heldu zen metara, eta 1:38:24ko denboran osatu zuen ibilbidea.