Koloneko minbizia elikaduraren bidez ekiditen ikasteko hitzaldia emango dute Aian

Karkara 2016ko mar. 17a, 11:36

Gaur, martxoaren 17an, izango da hitzaldia,18:30ean, Alkar Elkartean

Gipuzkoako Minbiziaren Aurkako Elkarteak hitzaldia antolatu du gaur arratsaldean, 18:30ean, Aiako Alkar Elkartean. Martxoaren 31ko Koloneko Minbiziaren Egunaren harira, gaixotasun hori elikaduraren bidez nola ekidin daitekeen azalduko dute.

Bi atal izango ditu saioak. Batetik, Ibai Goikoetxeak eta Oihane Ericek hainbat azalpen emango dituzte gaixotasunaren eta horren prebentzioaren inguruan. Bestetik, Joxean Eizmendi sukaldariak elikadura aholkuak emango ditu eta osasuntsu jateak ez duela zertan aspergarria izan erakutsiko du. Maider Sierrak, Gipuzkoako Minbiziaren Aurkako Elkarteko psikologoak moderatuko du solasaldia.

Hitzaldia doakoa da eta bertara joan nahi duenak 943 13 32 36 telefonora deitu behar du izena emateko.

 

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide