Festak antolatzeko lehen bilera asteazkenean

Karkara 2016ko mar. 15a, 11:48

Aiako kultur etxean izango da bilera asteazkenean, 20:30ean hasita.

2016. urteko festak antolatzen hasiko dira asteazkenean aiarrak. Bilera egingo dute horretarako. Baina San Donato eta San Lorentzo jaiak ez ezik, aurreikusi daitezkeen beste hainbat ekintzen inguruan ere hitz egingo dute. Horretarako 2016 urteko egutegia gainbegiratuko dute eta antolatuta dauden ekitaldien berri emango zaie herritarrei. 

Aiako Udalak herritarrak bileran parte hartzera animatu nahi ditu, ohi bezala festak guztion artean antolatzeko.

 

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide