Pagoeta mendi lasterketarako izen-ematea zabalik dago

Karkara 2016ko mar. 29a, 09:00

Maiatzaren 15ean, igandean, izango da lasterketaren 13. edizioa

Zabalik dago dagoeneko Pagoeta Mendi lasterketarako izen-ematea. Maiatzaren 15ean izango da eta 13. edizioa du aurtengoa. Zarauzko Salbatore Mitxelena ikastolako guraso talde batek antolatzen du proba eta 17 kilometrokoa izango da aurten. 1.400 metroko gora-behera metatua izango du.

Zarautzen hasi eta bukatuko da lasterketa, Pagoetako partetik pasako da lasterketa eta mendi tontorreko gurutzea izango da mugarritako bat. Lasterketa ondoren hamaiketakoa egongo da parte-hartzaile eta ikusleentzat eta, sariez gain, hainbat zozketa egingo dituzte.

Izena eman nahi duenak www.herrikrosa.eus webgunean egin dezake 18 euroren truke.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide