XV. Aiako Kintopeko Idi Proba jokatu da. Bederatzi izan dira parte hartzaileak eta guztietan plaza gehien egin dituena Birleko Laski izan da. 66 plaza, 7 zinta eta 0,77 metrorekin birletarrak eraman du Aiako manta.
Lehia estua izan zuen Kamiñoko Jatetxea taldearekin Laskik. Muruetarrari gutxi falta izan zitzaion Laskiri aurrea hartzeko eta ostiralean jarritako marka ontzeko. Muruetarrak 66 plaza eta 1,91 metro egin zituen. Hirugarren Taberna Goietas sailkatu zen, mungiarra, 62 plaza eta 2,05 metro lortuta.
Sailkapen orokorra
1. Laski: 66 plaza, 7 zinta eta 0,77 metro
2 Kamiñoko Jatetxea: 6 plaza eta 1,91 metro
3 Taberna Goietas: 62 plaza eta 2,05 metro
4 Iñaki Lopategi: 62 plaza
5 Soarte: 53 plaza
6 Bizkiak: 52 plaza
7 Tiomotxo: 48 plaza, zinta bat eta 1,70 metro
8 Rafa Alegria: 46 plaza, 7 zinta eta 0,10 metro
9 Etxetxo: 40 plaza, zinta bat eta 2,04 metro
Aiako Idi Proba elkarteak Udalaren laguntzaz antolatutako txapelketa giro ederrean joan zen. Eta hori azpimarratu dute antolatzaileek, Aiako probalekuan sortutako giroa.