Aiako XV. Kintopeko Idi Probak egingo dituzte asteburuan

Karkara 2016ko mar. 1a, 15:26

Martxoaren 4an, 5ean eta 7an jokatuko dituzte probak

Kintopeko XV. idi probak egingo dituzte Aian datorren asteburuan. Martxoaren 4an, 5ean eta 7an jokatuko dituzte probak, Aiako probalekuan. 22:00etan jokatuko dira proba guztiak eta egun bakoitzean hiru idi parek parte hartuko dute.

Martxoaren 4an, ostiralean, Errezilgo Bixkiek, Bermeoko Rafa Alegriak eta Birleko Laskik jokatuko dute. Hurrengo egunean, martxoaren 5ean, Arruako Etxetxo, Elgoibarko Soarte eta Muruetako Tiomotxo izango dira parte-hartzaileak. Azkenik, hilaren 7an, Birleko Iñaki Lopategik, Muruetako Kamiñoko Jatetxeak eta Mungiako Goietas Tabernak jokatuko dute.

Gainzama jasotzeko pisu hartzea, ekinaldi egunean bertan egingo da, goizeko hamarretan eta Gipuzkoako Herri Kirol Federakuntzak kontrolatuko ditu probak.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide