Pagoetako sustraiak ezagutzen

Karkara 2016ko ots. 19a, 09:09

Pagoetako jatorrizko basoak eta haginak ezagutzeko aukera izango da larunbat honetan, otsailaren 20an, goizeko 10:00etan hasita.

Pagoetan eta Ernion Iberiar Penintsulako hagin kopuru handienak aurkitu daitezke. Dinosauroen garaiko zuhaitzak dira haginak, eskualde menditsuetan sustraitzen direnak, giro fresko eta hezean, kareharriz osatutako lursailetan. 

Larunbat honetan, otsailaren 20an, goizeko 10:00etan hasi eta eguerdiko 13:00etara, haginak eta jatorrizko basoak emango ditu ezagutzera Antxon Gomezek. Historiaren berri emateaz gain, bitxikeriak ere kontatuko ditu Gomezek. 

Hitzaldi ibiltarirako izena emateko 943 83 53 89 telefonora deitu behar da edo iturraran@gipuzkoamendizmendi.net helbidera idatzi.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide