Berriz podologo kontsultak

Karkara 2016ko ots. 17a, 15:36

Geldialdia egin ostean, berriz hasiko dira podologo kontsultak Aian. 

Podologoak Aiara egin ohi du bisita, aiarrek ere podologo kontsulta izan dezaten. Hilabete batzuetan, ordea, ez da podologorik izan eta orain berriz ere martxan jarri da zerbitzua. Lehen kontsulta martxoaren 19an egingo du, San Jose egunean. 

Hortaz, martxoaren 19an, larunbatean, podologo kontsulta izango da Aian. Gainontzeko datak zehaztu gabe daude, hortaz, jakin ahala jakinaraziko dizkizuegu.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide