Otsailaren 20an, larunbatean, afaltzeko bilduko dira aiarrak Uhartemuño elkartean. Barrikotea izango da eta hainbat upategitako sagardoa izango da dastagai. Hiru upategitakoa, hain zuzen.
Sagardoaz gain, menua ere sagardotegikoa izango da: bakailao tortilla, bakailaoa saltxan, txuleta, gazta eta intxaurrak, kafea eta kopa. Hori guztia 28 eurotan helduentzat eta hamabi eurotan hamalau urte beherakoentzat.
Afarirako izena emateko azken eguna otsailaren 18a da, osteguna. Izena emateko Arkaitz –669 579 351– edo Jexusi –620 521 766– deitu behar zaio. Antolatzaileek herritarrak afarira joatera animatu nahi ditu, ondoren festa ere izango baita.