Otsailean, Aiako kaskoan, auzokonposta egiteko aukera jarriko da. Elkarlanean garatu dute konposta egiteko aukera Aiako Udalak, Lardizabal Herri Eskolak eta Urola Kostako Udal Elkarteak. Kasoan egokituko da eremua, eta, konposta egiten nahi duenak otsailaren 10a baino lehen eman beharko du izena.
Arazoak zabor bilketarekin
Aian arazoak izan dituzte hainbat guneetan zabor bilketarekin. Zaborra kontenedoreetatik kanpo pilatzen dela ikusi dute, nahiz eta barruan zaborrarentzat tokia egon. Hortaz, zabor bakoitza dagokion edukiontzian sartzea eskatzen du Udalak.