Lau lagun zauritu dira Aian, auto istripu batean

Karkara 2016ko ots. 1a, 09:02

Argazkia: EITB

Igande goizaldean, 1:20ak inguruan, auto istripua izan zen Aian. Amildegitik erori zen kotxea eta bertan ziren lau lagunak zauritu ziren.

Larunbat gauean, igande goizaldean, auto istripua izan zen Aian. Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi zuenez, kotxea bidetik atera eta maldan behera joan zen, amildegitik amilduta. Elkano auzoan gertatu zen ezbeharra, GI-3162 errepidean, Zarautzera bidean.

Autoan 17 eta 20 urte bitarteko lau lagun zihoazen. Harrapatuta gelditu ziren eta suhiltzaileek atera behar izan zituzten. Lau lagunak autotik atera eta ospitaleratu egin zituzten. Ez daude larri.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide