Bi urtean behin jokatzen da Iraetako Errota Harria txapelketa. San Ines jaietan izaten da. Aurten jokatu da, atzo, hain zuzen, urtarrilaren 24an. Izeta II. aiarrak –Jose Ramon Iruretagoiena– hartu zuen parte. Aiarrak 60 aldiz jaso du 108 kiloko bola. Bera izan da hamar minutuko txanda bakarrean harri horrekin lanean aritu dena. Hortaz, berak bakarrik hartu du parte lehian eta marka jarri du. 10 minutuan 60 jasoaldi.
Aurten arte, ordea, ez ziren hamar minutuko txandatan lehiatzen, bost minutukoetan baizik. Bost minutuan jasoaldi gehien egiten zituzten lau harri-jasotzaileak beste bost minutuko txanda batean lehiatzen ziren. Eta, era horretako lehian, Irigoienek du marka, 79 jasoaldirekin. Izeta II.a aiarrak, ordea, ez du atsedenik egin. Hamar minutu jarraian egin ditu.