Gabonetako oporretan normaltasunez egin dira erromeriak. Urtarrilaren 3an Elizagoien ahizpak eta Mattin trikitilariak izan ziren Andatzan eta urtarrilaren 6an Kupela taldeak girotu zuen Aristerrazuko plaza.
Errege egunean Kupela taldea izan ondoren, igande honetan, Astiazaran II eta Andonegi trikitilariak izango dira Aiako erromerian. Ohi bezala, arratsaldeko 18:30ean hasiko da erromeria eta hiru orduz luzatuko da, 21:30ak arte.
Andatzako Erromeri Elkarteak antolatzen du iganderoko zita.