The Upper Room gospela euskaraz eskaintzen duen talde bakarra da. Berak konposatutako abestian aurkezten dituzte, baina, baita gospelean ezagunak diren hainbat pieza ere. Dantzagarriak, alaiak, espiritualak eta didaktikoak bezala definitzen dituzte beren kontzertuak. Eta, igande honetan Aian eskainiko dute emanaldia, 12:00etan, kultur etxean.
Iñaki Miguelek eta Mikel San Jose bikoteak osatzen dute The Upper Room. 2005ean jaio zen taldea, duela hamar urte, Donostian. Aurretik elkar ezagutzen zuten, ordea. Rythm & Blues estiloko The Croppers talde gipuzkoarrean aritu ziren biak lehenago.