Gai tabuak mahaigaineratuko dituen bakarrizketa

Karkara 2015ko abe. 18a, 11:20

Euskaldunak eta sexua bakarrizketa emango du bihar, ostiralarekin, Aitor Arregi Ximelek. Aiako kultur etxean izango da, arratsaldeko 19:30ean.

Euskaldunok ez dugula nahikoa sexu praktikatzen. Ez dakigula ligatzen. Ez dugula txortan egiten. Ez. Ezkorrak gara sexu kontuetan. Eta, gainera, gaia nahiko tabua da. Asko kostatzen zaigu sexuaz hitz egitea. Baina, gai hori mahaigainera ekarriko du Aitor Arregik ostiral honetan, gaur, hain zuzen.

Bakarrizketa egingo du gai hori ardatz hartuta: euskaldunak eta sexua. Herrian bertan taularatuko du prestatutako bakarrizketa, kultur etxean, 19:30an. Sarrea musu-truk izango da.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide