Bidegorriaren lanak atzeratu egin dira

Karkara 2015ko abe. 7a, 08:00

Asteleheneko hirigintza batzordean erabaki zen aldaketa eta astebete inguru atzeratuko dira lanak

Azaroan hasi ziren bidegorria egiten eta hilabeteko epean amaitu nahi zuten obra. Baina, azken orduko erabakiak direla eta astebete inguru atzeratu zen amaiera hori.

Hasierako proiektuan Arantzazuko Andramariko zonan zeharkako aparkalekuak egongo zirela jartzen zuen, baina lanak martxan zirela, bi aparkaleku lerro egitea erabaki zen, Ibai Ondo kalean bezala. Azaroaren 30eko hirigintza batzordean azalpenak eskatu zituen oposizioak, aldaketa hori batzordetik kanpo erabaki zela zioten. Bildu, Orain eta PSE aldaketaren kontra agertu ziren eta, gehiengoz, atzera botatzea erabaki zen batzordean.

Hori dela eta, ia amaitzear zegoen bidegorriaren zati bat berriz egin dute eta lanak atzeratu egingo ziren. 2.000 euro inguru gehiagoko gastua ekarriko du aldaketa horrek.

 

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide