Kolpeka ikasten da taloa egiten

Karkara 2015ko abe. 4a, 18:28

Taloari Kolpeka ekimena jarri dute martxan Aian. Abenduaren 5ean taloa egiten ikasteko aukera izango da Iturraran parketxean, 11:00etatik 13:00etara. Izena emateko iturraran parketxeko emailera idatzi edo telefono zenbakira deitu behar da.

 

Abenduaren 5ean, larunbatean, Taloari Kolpeka ekitaldia izango da Aian. 11:00etan hasiko da taloa egiten ikasteko saioa eta eguerdiko 13:00etan bukatuko da. Agorrekiko errotan izango da zita, eta alea xehatzen, taloa egiten ikasteaz gain, berak egindako taloa txistor mutur batekin dastatzeko aukera ere izango dute.

Saioan parte hartu nahi dutenek 943-835389 telefono zenbakira deitu behar dute edo iturraran@gipuzkoamendizmendi.net helbidera emaila idatzi behar dute. Helduek sei euro ordaindu beharko dituzte eta 3-12 bitarteko haurrek lau euro.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide