Kintopeko XIV. idi probak egingo dituzte asteburuan

Karkara 2015ko urr. 26a, 09:51

Euskadiko Txapelketarako puntuagarriak izango dira urriaren 30ean, 31n eta azaroaren 2an jokatuko diren probak

Urriaren 30ean eta 31n, eta azaroaren 2an jokatuko dira Aiako XIV. Kintopeko Idi Probak. Bederatzi parte-hartzaile egongo dira, hiru egun bakoitzean, Euskadiko Txapelketarako puntuak lortzen: Nerea Telleria, Iñaki Oliden eta Egoitz Armaolea ostiralean, Usaisti, Bixkiak eta Izartzeta larunbatean, eta Andrakas, Olatzar eta Txauson astelehenean.

1.750 kiloko harria erabiliko dute, Aiako probalekuan dagoena. Gainzama jasotzeko pisu hartzea, probaren egunean 10:00etan egingo dute, eta proba 22:00etan hasiko da.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide