Jokoa eta jolasa auzo egunean

Karkara 2015ko urr. 12a, 14:09

Aiako Andatza auzoko eguna izan zen igandean. Goizean goizetik ekintza ugari izan ziren: diana, haurrentzat jolasak, meza, auzokoen arteko herri kirolak, omenaldia, bazkaria eta erromerria.

Dianarekin ekin zioten festari. Ondoren, gazteenek eskulanak egiteko parada izan zute, baita jolasean aritzekoa ere. Haur ugari bildu ziren Andatza auzoko plazan. Baina festa ez zen soilik haurrentzat izan atzokoan. 

Jolasean aritu ondoren, mezara joan ziren hainbat auzotar. Eta,meza ostean, auzokoen arteko herri kirol desafioa egin zen. Omenaldia egiteko tartea ere izan zuten, bazkaldu aurretik. Kirolean punta puntakoak izan diren auzotarrak omendu zituzten, izandako ibilbideagatik.

Ondoren, tripak bapo bete zituzten. Aginako Galdagorri baserriko txekorra erre zuten, 140 pieza inguru. Urdanetako Jexux eta Jon Ander Indate aita-semeak aritu ziren txekorra kozinatzen.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide