100 kiloko bolarekin, 112,5 kiloko kubikoarekin, 125 kiloko zilindroarekin eta 125 kiloko lauki zuzenarekin hiruna minutuko saioak egingo dituzte datorren igandean, urriaren 4an, Harri txikien Euskadiko txapelketan parte-hartuko duten lau harri-jasotzaileek.
18:00etatik aurrera izango da txapelketa eta lau partaide egongo dira: Inhar Urruzuno ondarrutarra, Aimar Irigoien errezildarra, Iñigo Eizagirre zarauztarra eta Jagoba Otaegi aizarnazabaldarra. Azken biak Joxe Ramon Iruretagoiena Izeta II.aren eskolakoak dira.