Igande eguerdian Aiako frontoiko harmailak jendez bete ziren. Herri kirol zaleek hartu zuten Aiako frontoia. Aizkoran 11 lagun ibili ziren: Aitzol Atutxa, Floren Nazabal, Jon Irazu, Iñaki Azurmendi, Josemari Olasagasti, Joseba Otaegi, Jon Rekondo, Mikel Larrañaga, Ugaitz Mugerza, Juan Jose Lopez Azpilikueta eta Unai Otaño.
54 ontzako bi enbor, 60 ontzako beste bi eta 72 ontzako beste bi enbor ebaki behar zituzten. Lehen sei sailkatuak Aitzol Atutxa, Floren Nazabal, Jon Irazu, Iñaki Azurmendi, Josemari Olasagasti eta Joseba Otaegi. Hortaz, sei horiek finalera sailkatuko dira. Finala urriaren 12an izango da, Basaurin.